Aurkezpena

Blog honen helburu nagusia udalekuen zehar egingo diren ekintzak eta lanak erakustea da. Seme alabak senideei zabaltzeko toki ezinhobea.

Portugaleteko Haur eta Lehen Hezkuntzako herri ikastetxeetako gurasoen elkarteek eta Portugaleteko Udalak Oporretan Zabalik eta Uda Astindu izeneko programak aurkezten dizkiuete. Norberaren, familiaren eta lan bizimoduak bateratzearen alde,

  • OPORRETAN ZABALIK, 4-9 urte bitarteko umeei begira, 2012tik 2017ra bitartean jaiotakoei begira,
  • UDA ASTINDU aldiz, 10-14 urte bitarteko umeei begira, 2007tik 2011ra bitartean jaiotakoei.

Bi programak 5 astetan egongo dira martxan (2021eko ekainaren 21tik uztailaren 23ra). “Izen ematea” blogaren atalean informazio, data eta xehetasun guztiak dituzu.

Programaren egoitza nagusia CEIP Kanpazar HLHI izango da (Grumete Diego kalea, 3 – Portugalete), 9:00etatik 14:00etara.

Zerbitzua PORTUGALETEKO AISIALDI SAREAk emango du.

Umeei hauexek eskainiko dizkiegu: soinketa, prestakuntza, kooperazioaren eta bizikidetzaren aldeko heziketak eta parte-hartzeko gogoa sustatzekoak. Jarduerok ikasketxean bertan garatuko ditugu eta noizean behin irteerak antolatuko ditugu inguruetan. Blogeko “Jarduerak” atalean udalekuen txanden garapena ikusteko aukera izango duzu baita udalekuen gai nagusia ere.